XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); pertsonak eta animaliak asetzekoa baino ez dogu aztertuko eta berau iturri arkitektonikoen itxurapean uri espazioak edertzen dituanean edo izadiaren alternatibea parke eta lorategietan agertzen danean bakarrik.

Gizarte aurreratuetan gaindituta dago iturria gizakiaren eta animalien behin behineko edateko eta garbitzeko beharrizanak asetzeko pentsatutako egituratzat hartzea.

Gaur egun apaindura gaiak dira, inolako erabilkortasun pratikorik gabe.

Polo bien artean, onura eta ederkuntza, mogiduko dira gogamenok.

Uretarako iturriak lehenengo ezagutzen diranak dira.

Greziako ontzietan agertzen dira metro luzetxoko altuerako surtidore soilen itxuran ura lehoi protomoen bidez eskaintzen da.

Neska alai taldeak euren ontziak betetzen ditue, uraren inguruko hartuemonetako giroa markaturik: jolasa, solasaldia eta burrukaren bat.

Iturrion artean berezitasunak nabari dira bakoitza bere zehaztasunekin.

Auzo, plaza edo kaleko uri iturriak zer ikusia izaten dabe biztanleen kopuruarekin.

Baldintza hau aipatzen da sarri aurreproiektuetan, ura eta hodien kopurua beharrizanak asetzeko beste izan behar daben ezkero.

Iturri guztietan legez, hodiei eusteko masta eta aska bat egongo dira, askan ontziak kokatzeko eta betetzeko lekua egokitzen da.

Animaliak edateko aska diren iturriak beste forma bat daukie, askea edo harria sakonagoa dan ezkero abereak edan daien.

Honetan ere berezitasunak agertzen dira: bajuak dagoz txikiak edan daien: ardiak, ahuntzak, txakurrak; edo altuak, handientzat: zaldi, behi etabarrentzat.

XIX. mendeko espirituak joten dituan garbi zaletasunak iturriak funtzinoen arabera bereiztea dakar, aurreko mendeetan egiten ez zan eran.

Animaliak soberako urak edan beharko ditue edalekuak banandurik; batzutan surtidoreen azpian dagoen kanal txiki baten bidez doa ura erantsi dan aska batera, besteetan aska bat itsasi da iturriaren atzeko aldean.

Iturriak funtzinoak bereizten ez dituanean debeku iragarkiak ezarten dira animalien jabeentzat (Amorebieta, Arrigorriaga).